Ikastolak herriari

Gure Ikastolaren helburuetako bat gure herriko ohiturak bultzatzea eta mantentzea da. Hori dela eta, ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen ditugu eta ospakizun desberdinetan parte hartzen dugu.

Ikastolan Euskaraz hezi eta bizi gara. Hortaz, gure bailaran egiten diren ekintza, ekitaldi, ohitura eta ospakizunetan parte hartzen dugu, hauek gure ikastolaren atal garrantzitsuak baitira. Horietan parte hartze aktiboa izanik, gure ikasleen kultura aberastu nahi dugu.

SANTA AGEDA

Ohitura zaharrari jarraikiz, otsailaren 4ean makila eskuan dugula eta baserritarrez jantzita, Elizondoko karriketan barna eskean ateratzen gara kopla zaharrak kantari.

EGUN TTUN TTUN

Inauteri besten aitzineko ortzegunean ospatzen den Egun ttun-ttun eguna, herriko haur guztiekin batera ospatzen dugu. Egun honetan, ohitura den bezala, jokoak, bazkaria, oilar harrapatzea eta dantzaldia izaten ditugu.

INAUTERIAK

Elizondoko inauteriak alaitzeko, ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek mozorroen desfilean parte hartzen dugu, aitzinatik espreski landutako proiektu batetan oinarrituta.

IKASTOLA KANTUZ

Bigarren hiruhilabeteari akabaila emateko, ikastolako ikasle eta irakasleak Elizondoko karriketan barna ateratzen gara, gelan landutako euskal kantu zaharrak kantatuz.

EUSKARAREN EGUNA

Euskarak urteko 365 egunetan behar bagaitu ere, abenduaren 3aren bueltan, Elizondoko karriketan barna ateratzen gara, kanta eta dantzen bitartez, euskararen eguna aldarrikatuz.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Eguberriari hasmenta emateko eta baserritarrez jantzita, ikasle, irakasle, guraso eta parte hartu nahi duten guztiek, Olentzero eta Mari Domingirirekin herria kantuz, dantzaz eta musikaz alaitzen dugu.