Hezkuntza proiektua

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Nam rutrum nulla felis, id accumsan urna placerat sed. Mauris pharetra ligula vel elit facilisis placerat.

Haur Hezkuntza

ERNATZEN ARI DEN HAZIA DA HAURRA.

“HAZIA LORE, LOREA KOLORE”

Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa eta orekatua ahalbidetzea du xede haur hezkuntzak, bakoitzaren berezko garapen-ahalmen, emozio, sentipen eta bizipenekiko sentikortasunez eta errespetuz jokatuz.

Beharrezkoa da haurrak, ttiki ttikitatik, hainbat gaitasun dituen pertsona dela ulertzea; ohartzea eta onartzea haur bakoitzak bere singularitatea duela, haurra bakarra eta errepikaezina dela.

Haurra bera da, bere garapenaren protagonista, beti ere, garapen testuinguru aberatsa eta segurua eskeiniz gero.

Ernatzen ari den hazia da haurra. Berez dakar landare bihurtzeko behar duena; lurrean zabaldu eta bereiz joanen litzateke hazten. Baina hazi horri lur egokia, eskatzen duen ura, behar duen eguzkiaren beroa / argia eta hobekiago hazteko ongarria ematen bazaizkio, landare horrek berak dakarren lorea emanen du. Hortaz hazi bakoitzaren beharrei erne egon behar dugu: berak adieraziko digu, noiz behar duen ura, eta zenbat ur behar duen ez itotzeko, noiz behar duen berotasun handiagoa edo noiz ari den erretzen, noiz dagoen haseta, gustora…

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko sortutako programa da. 5 emozio lantzen ditu (tristura, beldurra, poza, sorpresa eta haserrea).

Norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu. Izan ere, gure emozioak ezagutuz, bertzeenak ere hobeto ulertuko ditugu. 

Pertsonak emozionalki ere adimentsuak izateko testuinguruak sortzen laguntzeko estrategiak eta baliabideak eskaintzen ditu. 

Lehen Hezkuntza

L.H. 1, 2. eta 3. mailetan erabiltzen dugun Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak sortutako proiektu pedagogiko berritzailea da. Hiru proposamen didaktikoetan egituratu da: erronka (natur eta gizarte zientziak), euskara eta literatura eta matematika.

Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu KIMU proiektuak. Ikas liburuez gain haurrek material manipulatibo ezberdinak dituzte arlo guztietan. Zirkulazio autonomoaren bitartez txoko desberdinetako zeregin eta bestelako materialekin batera, KIMUk eskeintzen duen material manipulatiboa ikasleen eskura daude aukerak zabalduz, esperimentatu dezaten, ezagutzak eraiki ditzaten eta garapenean aurrera egin dezaten.

Material manipulatiboa bidelaguna dela aipatzea garrantzitsua deritzogu, baina honetaz gain, beste hainbat esparru (denbora eta espazioaren antolaketa, materialaren aukeraketa, irakaslearen papera) kontuan hartzen ditugu eguneroko jardunean; ikaslea erdigunean egonez eta bakoitzaren erritmoa errespetatzen saiatuz, ikasleen garapen integrala lortzeko helburuarekin.

EKI Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak lehen hezkuntzako 2-3. zikloko eta bigarren hezkuntzako sortutako proiektua da. Proiektu honek Curriculuma garatzen du konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.

EKI Konpetentzietan oinarrituta dago. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

EKI garatzeko Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Horretarako, haurrek zein irakasleek euskarri fisikoaz gain Chromebook-ak izanen dituzte.

1. Hizkuntza bat ikasteko hizkuntza bat erabili behar da eta honen erabilerak asmoen garapenean aurre baldintza bat bete behar du: norbaiti zerbait errateko gogoa eduki.
2. Hizkuntza berria funtzional bihurtzen badugu, ikasteko gogoa handitzen da.
3. Bigarren hizkuntza bat ikasteko, asmoen garapena bigarren hizkuntza horretan gertatu behar da.
4. Hizkuntza eskuratzearen prozesua elkarrizketan oinarrituta dago.
5. Hizkuntza eraginkortasun handiagoz eta errazago barneratzen da ikasle eta irakaslearen arteko erlazio afektibo batean.
6. Gelan atzerriko hizkuntza erabiltzeko haurrek ama hizkuntza ulertzen ez duten irakasleak behar dituzte. Hori dela eta, ingeleseko irakasleak haurren ama hizkuntza ez duela ulertzen sinestarazten die.
7. Hizkuntza bizitza errealean eta gure irudimenean erabiltzen dugu.
Erranahia hitzez aparte, aurpegiko keinu, gorputzaren mugimendu eta egoeraren araberako aurre esperientziaz transmititzen da.