JANGELA
Ikasleek egunero ikastolan berean bazkaltzeko aukera dute. Horretarako, bi jangela ditugu, bat Haur Hezkuntzako egoitzan eta bertzea, berriz, Lehen Hezkuntzakoan, biak ere arduradunen zainpean.
Gure jangela, ez da ohiko jangela. Gure ikasketa ereduari jarraikiz, proiektu berritzailea diseinatu dugu jangelan eta patioan; hain zuzen ere, haurren garapena eta balioen lanketa sustatzen duen Mahi Mahi Proiektua. Hemen, gure haurrek modu osasuntsuan jatez gain, esperientzia dibertigarri eta hezigarria bizi dezakete.
Horretaz gain, ortzegunero esperientzia ezberdinak
antolatzen dira jangelan eta patioan; baita elikadurarekin
lotutako tailer aberasgarriak ere.
GARRAIOA
Baztan Ikastolan garraio zerbitzua eskaintzen dugu, gure haurrak garraiatzeko bi furgoneta ditugu. Honetaz gain, Nafarroako Gobernuak antolatutako garraioa erabili
dezakegu eserleku hutsak izan ezkero.
GOIZEKO ZAINTZA
Baztan Ikastolan familien egunerokotasuna errazten
laguntzea dugu helburu. Hori dela eta, eskola-ordutegia hasi baino lehen, 8:00-9:00 bitarte, haurrak ikastolaratzeko aukera ematen dugu, sarrera malguarekin.