Kanpoko ekintzak

Guraso Elkarteak, ikasturtean zehar, ikasleendako eskolaz kanpoko kultura eta kirol jarduerak antolatzen ditu. Hauek dira aurten eskaintzen diren jarduerak:

EUSKAL DANTZAK

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. 4 urtetik aitzinerako ikasleek dute parte
hartzeko aukera.

ZUMBA

Ekintza honetan, koreografia desberdinen bitartez, hainbat dantza ikasteko eta ongi pasatzeko aukera dute.

MEKANOGRAFIA

Ikasleek, ordenagailuan modu interaktiboan eta jokoen bidez
behatzen posturak ikasi eta ordenagailuen teklatua ongi
erabiltzen ikasten dute.

ROBOTIKA

Robotika Pentsamendu konputazionala era praktiko eta manipulatiboan lantzeko aukera ematen duen baliabidea da.
Robotak, jolasak edo online plataformak erabiltzen dira
haurrei teknologiarekin esperimentatzeko aukera emateko.
Sormena, arazoen konponketa eta lankidetza sustatzen ditu.

MAKRAMEA

Ikasleek makramearen oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte
eta ikasitakoa aplikatzeko proiektu praktikoak eginen dituzte.
Helburua, haurrak ongi pasatzeaz gain trebetasun berriak eskuratzea da, irudimena garatzen duten bitartean.